Haus of Beats

with Balza, Keep_a & Buda

Podcast sur les cultures electroniques par le label et crew Haus of beats, basé à Bergarra.

Asteartea / mardi - 20:00 - TXAPA IRRATIA 97.20 FM / http://www.txapairratia.org/

Ostirala / Vendredi 18:00 - DIA RADIO IRRATIAN

Hainbat denboraz buruan bueltaka ibili ondoren, 2015ean jaio zen Haus Of Beats irratsaioa. Musikak, eta bereziki musika elektronikoak batu gaituen, generazio desberdineko 3 lagun gara.

Orain arte, astelehenero, Bergarako Txapa Irrati librean, FM bidez zuzenenan emititzen da. Baina Arrosa Sareari, Euskal Herriko irratien sareari esker, Gasteiz (Hala Bedi Irratia), Iruña (Eguzki Irratia), Zumarraga-Urretxu (Kkinzona Irratia) eta beste hainbat lekuetan ere gaude entzungai. Gainera, 2019 udaratik Naiz Irratiaren bidez Euskal Herri guztian sintonizatu gaitzakezue.

Aurten ere, 2019an, musikarekiko grinaren ondorioz, musika kaleratzearen abenturan murgildu gara, Haus Of Beats Diskak sortuz. Lehen lana, uztailan kaleratu da, 2018an Telmo Trenor artista donostiarrak kaleratu zuen Heat albumaren remixekin osaturiko binilo eta kaseteak. Remixak Pellegrino, Proceed, P3z, Iguana, El_Txef_A, Orphidal, Lost Twin eta Griffi-ren esku.

http://www.txapairratia.org/category/haus-of-beats/

Electronic